FreeOTP Plus RedHat-ek hornitutako FreeOTP-ren funtzionalitate bera adarkatzen du, hobekuntza hauekin:

* Esportatu ezarpenak Google Drive edo beste dokumentu hornitzaileetara
* Inportatu ezarpenak Google Drive edo beste dokumentu hornitzaileetatik
* Egonkortasun hobekuntzak
* Android 6.0 baimenentzako bateragarritasuna.
* Erabiltzaile-interfaze hobetua material design eta gai ilunarekin
* Bilaketa barra tokenak bilatzeko
* Tokenen xehetasun gehiago beste aplikazio batzuekin bateragarriagoa izateko
* Kamera hardware modernoa erabili QR kodeak arinago eskaneatzeko
* Aplikazioa abiarazteko biometrika / PINa behar izatea
* Heuristikan oinarritutako lineaz kanpoko irudiak 250+ web orrientzako.
* Ezarpen gehiago aplikazioaren funtzionalitatea pertsonalizatzeko

FreeOTP bi faktoreko autentifikazio (2FA) aplikazioa da, pasahitz bakarreko protokoloak (OTP) erabiltzen duten sistementzako.
Tokenak QR kode bat eskaneatzen edo tokenaren konfigurazioa eskuz sartuz gehitu daitezke.

FreeOTP estandar irekiak inplementatzen ditu. Honek esan nahi du zerbitzariaren aldeko osagai jabedunik ez dela beharrezkoa:
erabili estandar hauek inplementatzen dituen edozein zerbitzariaren aldeko osagai — adibidez FreeIPA, TOTP erabiltzen duena.
Estandarrak betetzen dituen edozein inplementaziok funtzionatuko du.
Momentu honetan, FreeOTPk HOTP (RFC 4226) eta TOTP (RFC 6238) inplementazioak onartzen ditu.
