Froga ezazu zure logika gaitasuna puzzle-joko desafiatzaile honetan: mina-eremu bat garbitu beharko duzu, bakar bat ere leherrarazi gabe.
Dragamina klasikoaren bertsio moderno eta minimalista da hau.

Gai al zara mina-eremua garbitzeko? Goazen!

HELBURUA
Dragamina bezalakoa da. Partida irabazi duzu taulako mina guztiak markatu dituzunean. Kontuz, minarik leherrarazi gabe!

AIERURIK GABE
Joko honek beti ebatzi daitezkeen mina-eremuak sortzen dituen algoritmo bat dauka. Ez duzu azken mina non dagoen asmatu beharko!

JOKOAREN MAILA
Dragamina bezala, joko honek maila ezberdinak ditu: Hasiberria, Erdi-mailakoa eta Aditua. Baina modu progresibo paregabe bat ere badu, irabazten duzun neurrian zailago egiten doana.

MAILA PERTSONALIZATUA
Modu estandarrak nahikoa ez badira, zure zailtasun maila sor dezakezu nahieran!

AZALAK
Antiminek 15 azal baino gehiago ditu (argia, iluna eta AMOLED barne). Eta gehiago izango dira laster!

MINIMALISTA
Itxura garbia: diseinu grafiko minimalista eta baita pisu arina ere (9MB baino gutxiago).

TUTORIALA
Ez dakizu Dragamina jolasten? Arazorik ez, tutoriala joka dezakezu edo baita aholkuak gaitu ezarpenetan.

ESTATISTIKAK
Begiratu zure emaitzak eta garapena.

JOKO-LAGUNTZAILEA
Jokoak automatikoki markatuko ditu isolatu dituzun karratuak. 

PERTSONALIZAZIOA
Jokoa alda dezakezu zuk nahi duzun erara ezartzeko. 
Adibidez: Laguntza, animazioak, ukipenezko erantzuna, galdera ikurra.

KONTROLAK
Lau kolore-eskema ezberdin baimentzen ditu. Adibidez: markatu ukituz ala luze sakatuz.

LORPENAK ETA SAILKAPENAK 
Zortzi lorpen desblokeatu ditzakezu eta sailkapen ezberdinak partekatu ditzkezu lagunekin.

ONLINE ALA OFFLINE
Ez da behar linean egotea jokatu ahal izateko!

AUTO-GORDE
Partida bat has dezakezu eta beste momentu batean jarraitu! Zure partida auto-gordeko da.

Gozatu.
