GIF bat deskargatu duzu eta zure mugikorreko horma-paper bezala erabili nahiko zenuke?

GIF horma-paper dinamikoa da behar duzuna! Ziur aski GIF bat horma-paper dinamiko bezala erabiltzeko modurik errazena.

Hau guztia pausu gutxi eta erraz batzuetan egiten da:

1 - Aplikazioa ireki.
2 - Aktibatu.
3 - "GIFa ireki" klikatu.
4 - Hautatu nahi duzun fitxategia.

Dena ondo badago, hori da guztia! Zure horma-paper berriaz goza ezazu!

Aplikazioaren ezaugarri nabarmenak:
- Ez du root baimenik behar, fitxategi neurri txikia du (<3MB)
- Automatikoki gelditzen da horma-papera ikusgai ez dagoenean edo gailua blokeatuta dagoenean, horrela bateriarik kontsumitu gabe.
- Noski, iragarkirik gabe, eta ez du zure daturik partekatzen edo zure informaziorik biltzen!

Iturburua hemen eskuragarri: https://github.com/redwarp/gif-wallpaper

Zure hizkuntzan erabili nahi? Jarri nirekin harremanetan itzulpenarekin lagundu nahi baduzu!

Ohiko galderak
G: GIF ezberdinak ezarri ahal ditut hasierako pantailan eta blokeo pantailan?
E: Barkatu, zoritxarrez ezin da: hau da horma-paper dinamikoen mugetako bat, bietan aplikatu ahal da soilik. Mugikor batzuetan, ezin da ezta blokeo pantailan ezarri!
